40. Içanen çare ene etchearen buruco, eta çure ahoco manuari gurthuco da populu gucia: erregue alkiaz baicic ez naiz çu baino aitzinago içanen.
41. Eta Faraonec Josepi erran cioen berriz: Huna non eçarri çaitudan Eguiptoco lur gucico buruçagui.
42. Eta hartu çuen bere escuco erreztuna eta eçarri çuen haren escuan, eta jaunci cioen liho harizco soin bat eta lephoa urhezco gathe batez inguratu.
43. Eta iganaraci çuen bere bigarren orga-lasterrera, cridatzaileac oihu eguiten çuelaric, oroc belhauna lurrera eman ceçaten haren aitzinean, eta jaquin ceçaten Eguiptoco lur gucico buruçagui eçarria cela.