Jenesa 41:33-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Orai beraz erreguec hauta beça guiçon çuhur eta ancetsu bat, eta eçar beça Eguiptoco lurraren buruco.

34. Hunec guiçonac eçar betza aurkinça gucietan: eta fruituen borzgarrena, nasaiciazco çazpi urthe

35. Jadanic haiera dihoacinetan, bil beça bihiteguietara: eta ogui gucia eçarria içan bedi Faraonen escuco eta beguiratua hirietan,

36. Eta goititua içan bedi ethorcecoac diren gosetezco çazpi urtheetaracotz, arren-eta lurra ez dadien içan escasaz xahutua.

37. Conseilu hori içan cen Faraonen eta haren-peco buruçaguien gogaraco:

38. Erregue minçatu citzaioten: Jaincoaren izpirituaz bethea den halaco guiçon bat aurki othe deçaguque?

39. Erran cioen beraz Josepi: Jaincoac erakutsi içan darozquitzunaz gueroztic erran dituçun guciac, non kausi deçaquet çu baino çuhurragoric eta çu beçalacoric ere?

Jenesa 41