14. Bakarric orhoit çaite nitaz, çorion duqueçunean, eta urricari içan neçaçu, Faraoni adiaraciz, ilkiaraz neçan presondegui hunetaric:
15. Ceren maulaz alchatua içatu bainaiz Hebrearren lurretic, eta hobenic gabe sarthua içan toqui hunetan.
16. Ogui-emaileen buruçaguiac ikusiric umoqui arguitu çuela ametsa, erran çuen: Eta nic amets içatu dut hirur sasqui irin banituela buruaren gainean:
17. Eta sasqui batean, gorenena cenean, ekarcen nituela, okinçan eguiten diren jateco orotaric, eta xoriec jaten çutela handic.
18. Josepec ihardetsi çuen: Hau da ametsaren arguipena: Hirur sasquiac dira hirur egun oraino,