Jenesa 38:16-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta hurbilduric, erran cioen: Utz neçaçu çure baithara: etzaquien ecen bere erreina çuela. Hunec ihardetsi cioen: Cer ematen darotaçu nitaz baliatzeco?

17. Erran cioen igorrico darotzut pittica bat arthaldeetaric. Berriz ere hunec erran cioen: Jasanen dut çuc nahi duçuna, ematen badarotaçu bahi bat, aguindua igorri artecan.

18. Judac erran cioen: Cer nahi duçu ematea bahitzat? Ihardetsi çuen: Çure erreztuna, eta escumuthurrecoa, eta escuan daducaçun makila. Beraz behingo uqui-alditic emaztequia içorra guerthatu cen.

19. Eta xutituric goan cen: guero utziric hartu içan çuen jaunzcura, jaunci cituen alhargun-soinecoac.

20. Bizquitartean Judac igorri çuen pittica odolamtar arçainarequin, guibelerat har ceçan emaztequiari eman cioen bahia: arçainac hura ez aurkituric,

21. Galdeguin cioten toquico guiçonei: Non da bide-juntan jarria cen emaztequia? Oroc ihardetsi çuten: Ez da leku hortan içatu ema galduric.

Jenesa 38