Jenesa 38:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ordu berean, Juda bere anaien ganic jautsiric, Hiras deitzen cen guiçon odolamtar baten gana aldaratu cen.

2. Eta han ikusi çuen Sue deitzen cen cananear guiçon baten alaba: eta emaztetzat harturic, sarthu cen haren gana.

3. Eta hau haurdundu cen, eta erdi seme batez, eta deithu çuen Her.

4. Eta berriz haurdunduric, Onan deithu çuen sorthu citzaioen semea.

5. Eta berriz ere erdi cen hirugarren batez, ceina deithu baitzuen Sala; hau sorthu-eta, guelditu cen haur eguitetic.

Jenesa 38