Jenesa 35:3-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Jaiqui çaitezte, eta igan gaiten Bethelera, han aldare bat alchatzecotzat ene egun gaitzean ençun nauen Jaincoari eta ene bideco lagun içan denari.

4. Eman ciotzaten beraz jainco arrotz cituzten guciac, eta hequien beharrietan ciren beharrietacoac: eta harec ehorci cituen Siquemgo hiriaren guibelean den tirrimint-ondoaren azpian.

5. Eta abiatu cirenean, Jaincoaren lazturac harritu cituen inguruco hirietaco jendeac, eta nihor etzen ausartatu goailiarrei jarraiquitzera ondotic.

6. Jacob ethorri cen beraz Luçara, ceina baita Canaango lurrean, eta icengoitiz Bethel deithua: bera eta bere populu gucia berequin.

Jenesa 35