1. Bizquitartean Jaincoa minçatu citzaioen Jacobi: Xuti çaite, eta igan Bethelera, eta çaude han; eta eguioçu aldare bat çure anaia Esauren ihes cinohacinean aguertu citzaitzun Jaincoari.
2. Bada, Jacobec bilduric bere etcheco guciac, erran çuen: Arthicatzue çuen artean diren jainco arrotzac, garbi eguin çaitezte eta xahu çatzue çuen soinecoac.
3. Jaiqui çaitezte, eta igan gaiten Bethelera, han aldare bat alchatzecotzat ene egun gaitzean ençun nauen Jaincoari eta ene bideco lagun içan denari.
4. Eman ciotzaten beraz jainco arrotz cituzten guciac, eta hequien beharrietan ciren beharrietacoac: eta harec ehorci cituen Siquemgo hiriaren guibelean den tirrimint-ondoaren azpian.
5. Eta abiatu cirenean, Jaincoaren lazturac harritu cituen inguruco hirietaco jendeac, eta nihor etzen ausartatu goailiarrei jarraiquitzera ondotic.