Jenesa 27:15-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta etchean cituen Esauren soinecoric ederrenac jaunci ciozcan Jacobi.

16. Eta escuac inguratu ciozcan pittica-larruz eta estali lephoco agueriac.

17. Eta eman ciotzan jaquia eta ogui errearaci cituenac.

18. Hequiec eramanic, Jacobec erran çuen: Ene aita. Isaaquec ihardetsi çuen. Badançut. Nor çare, ene semea?

19. Eta Jacobec erran cioen: Esau çure seme çaharrena naiz ni: çuc manatu beçala eguin dut, jaiqui çaite, jar çaite, eta jan çaçu ene ihicitic guero benedica neçan çure arimac.

20. Eta berriz erran cioen Isaaquec bere semeari: Nola hunen laster atzeman ahal içan duçu, ene semea? Ihardetsi cioen: Jaincoaren nahia içan da laster aitzinera ethor çaquidan nahi nuena.

21. Eta Isaaquec erran cioen: Hurbil çaquizquit hunat, uqui çaitzadan, ene semea, eta eçagut deçadan hea ene seme Esau çaren, ala ez.

22. Eta Jacob hurbildu citzaioen aitari, eta Isaaquec, uquitu ondoan hura, erran çuen: Minçoa eguiazqui, Jacoben minçoa da, bainan escuac, Esauren escuac dira.

23. Eta etzuen eçagutu, ceren haren escu iletsuec anaia çaharrenaren escuen itchura hartu baitzuten. Benedicatzen çuelaric beraz,

24. Erran cioen: Çu çare ene seme Esau? Ihardetsi çuen: Bai, ni naiz.

25. Aitac erran cioen: Ene semea, ekar diçadatzu çure ihiciticaco jaquiac, benedica citzan ene arimac. Escainiac jan cituenean, Jacobec escaini cioen arnoa ere: hura edan-eta,

26. Aitac erran cioen: Hurbil çaquizquit, eta indaçu musu bat, ene semea.

27. Hurbildu cen eta musu eman cioen. Eta haren soinecoei çarioten urrin goçoa usnatu çuen beçain laster, aitac, benedicatzen çuelaric erran cioen: Ene semearen usaina da Jaunac benedicatu duen landa bethe batena beçala.

Jenesa 27