Jenesa 27:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Isaac çahartu cen, eta beguiac lambrotu citzaizcon, eta etzeçaqueen ikus: deithu çuen Esau bere Seme çaharrena, eta erran cioen: Seme. Ihardetsi çuena: Huna.

2. Aitac erran cioen: Ikusten duçu çahartu naicela eta eztaquidala ene hilceco eguna.

3. Har çatzu çure harmac, gueci-uncia eta balazta, eta athera çaite campora; eta ihici cerbait atzeman duqueçunean,

4. Eguin diçadaçu hartaric jaqui bat nic maite dudala daquiçuna, eta ekar diçadaçu jan deçadan, eta ene arimac benedica çaitzan, hil nadien baino lehen.

5. Errebecac hori adituric, eta Esau campora goan cenean bere aitaren manuaren bethetzera,

6. Erran cioen Jacob bere semeari: Aditu dut çure aita minçatzen çure anaia Esaurequin, erraten cioela:

7. Ekar diçadaçu çure ihicitic, eta xuxen ditzadatzu jaquiac jan detzadan, eta benedica çaitzadan Jaunaren aitzinean hil baino lehen.

8. Orai beraz, ene semea, ene erranei beguira çaite:

Jenesa 27