1. Sara bici içan cen ehun eta hogoi eta çazpi urthe,
2. Eta hil içan cen Arbeeco hirian, ceina baita Hebron, Canaango lurrean: eta Abraham ethorri cen haren deithoratzera eta hari nigar ematera.
3. Eta deithoretic alchatu cenean, minçatu cen Sethen semeei, erraten ciotelaric:
4. Arrotz eta bideante bat naiz çuen lekuan: indaçue çuen artean hobi baten çucena ehorz deçadan ene hila.
5. Hethen semeec ihardetsi çuten, ciotelaric:
6. Ençun gaitzatzu, Jauna, gure artean çare Jaincoaren aitzindari bat: çure hila gure hobi hautatuetan ehorz çaçu: nihorc ecin debecatuco darotzu çure hila bere hobian eçarcea.
7. Abraham xutitu cen eta gurthu leku hartaco jendearen aitzinean, ceina Hethen ganic jausten baita:
8. Eta erran cioten: Ongui baçaitzue ehorz deçadan ene hila, ençun neçaçue, eta enetzat bitharteco hel çaquiozquite Efron Seorren semeari,