1. Jaunac beguietsi çuen Sara aguindu içan çuen beçala: eta bethe çuen bere hitza.
2. Eta Sara bere çaharcean amatu cen eta erdi Seme batez, Jaincoac lehenago erran içan çuen mugan,
3. Eta Abrahamec Isaac deithu çuen Sarac eguin, çuen semea:
4. Eta ingurebaqui çuen çorcigarren egunean Jaincoac manatu içan cioen beçala,
5. Ehun urthe bethe cituen ondoan: ecen aitac adin hura çuen Isaac sorthu cenean.
6. Eta Sarac erran çuen: Jaincoac bozteco bide eman darot: hau ençunen duten guciac boztuco dira enequin.