5. Horrec berac ez othe darot erran: Ene arreba da: eta berac ere: Ene anaia da? Eguin dut hori ene bihotzeco lañotasunean, eta escuetaco garbitasunean.
6. Jaincoac ihardetsi cioen: Badaquit bihotz lañoan eguin duçula: horren gatic beguiratu çaitut bekaturic ene alderat etzineçan eguin, eta etzaitut utzi haren uquitzera.
7. Orai beraz bihur çoçu emaztea senharrari, ceren profeta baita: eta othoitz eguinen du çuretzat, eta bicico çare: bainan ez baduçu bihurtu nahi, jaquin çaçu heriotzez hilen çaretela çu eta çureac diren guciac.
8. Abimelequec, gauaz berehala jaiquiric, deithu cituen bere sehi guciac: eta solas horiec oro erran ciotzaten, eta guiçon guciac ikaratu ciren.