Jenesa 2:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Horreletan osatuac içan ciren cerua eta lurra beren edergailu guciequin.

2. Eta Jaincoac çazpigarren eguneco osatu çuen bere escuco lana: eta bere eguincari gucietaric pausu hartu çuen çazpigarren egunean.

3. Eta benedicatu çuen çazpigarren egun hura eta saindutu çuen: ceren hartan guelditu içan baitzen bere eguinça gucitic, eguitecotzat Jaincoac ezdeusetaric athera çuenetic.

4. Horrelacoac dira ceru-lurren ethorquiac, ezdeusetaric atheratuac içan cirenean, Jainco Jaunac eguin cituen egunean cerua eta lurra,

5. Eta campotaco landare guciac lurretic sorthu gabean, eta bazterretaco belhar guciac berenez haci gabean: Jainco Jaunac ecen uriric oraino lurrari etzioen eman, eta guiçona etzen lurraren lancecotzat.

6. Bainan lurretic igaiten cen ur bat, lurraren axal gucia ihinztatzen çuena.

Jenesa 2