1. Ilhuncean bi aingueru ethorri ciren Sodomara, Lot hirico atheetan jarria çagoelaric. Ikusi cituenean, xutitu cen, eta bidera goan citzaioten: lurrera gurthuric adoratu cituen,
2. Eta erran cioten: Othoizten çaituztet, jaunac, çatozte çuen muthilaren etchera, eta han egon çaizte: garbi çatzue çangoac eta lothuco çaizte berriz çuen bideari bihar goicean. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez, egonen gare plaçan.
3. Hersatu cituen bazterraraztecotzat bere etchera: eta etchean sarthu cirenean, xuxendu çuen onthurunça, eta ophil airisac erre; eta jan çuten.
4. Bainan ohera goan baino lehen, hirico guiçonec inguratu çuten etchea, haurretic guiçon çaharreraino, populu guciac batean.
5. Eta deithu çuten Lot, eta erran cioten: Non dira gaur çure etchean sarthu içan diren guiçonac? erakar çatzu hunat, eçagut detzagunçat.