1. Abram igan cen beraz Eguiptotic hegoaldera, bera, eta bere emaztea, bere pusca guciequin, eta Lot harequin.
2. Bada Abram hainitz aberats cen urhezco eta cilharrezco ontasunez.
3. Eta itzuli cen ethorri bideaz, hegoaldetic Bethelera, lehenago Bethel eta Hai artean bere olha jarri içan çuen lekura,
4. Aldarea lehenago alchatu içan çuen toquira, eta han deithu çuen Jaunaren icena.
5. Bainan Lot Abramequin cenac ere ardi eta idi arthaldeac bacituen eta olhac ere bai.
6. Lekua etzen asqui çabala biençat batean, ecen hequien ontasuna hain cen handia non elkarrequin ecin egon baitzitazqueen.