Jenesa 12:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bainan Jaunac erran cioen Abrami: Ilki çaite çure lurretic, eta çure ahaidegotic, eta çure aitaren etchetic, eta çato nic erakutsiren darotzutan lurrera.

2. Çutaric atheratuco dut jendaia handi bat, benedicatuco çaitut, eta handietsico dut çure icena, eta benedicatua içanen çare.

3. Benedicatuco ditut benedicatzen çaituztenac, eta madaricatuco ditut madaricatzen çaituztenac, eta çu baithan benedicatuac içanen dira lurreco jendaqui guciac.

4. Jaunac manatu içan cioen beçala, Abram ilki içan cen beraz, eta Lot goan cen harequin. Abramec hirur hogoi eta hamaborz urthe cituen Haranetic athera cenean.

5. Hartu cituen Sarai bere emaztea eta Lot bere anaiaren semea, eta cituzten ontasun guciac, eta Haranen sorthu içan citzaizcoten haurrac; eta ilki ciren Canaango lurrera goatecotzat. Hartara heldu içan cirenean,

6. Abramec trebesatu çuen toquia Siquemgo lurreraino, eta haran Ospetsuraino: Cananearra çagoen orduan ephaitza hequietan.

7. Bada Jauna aguertu citzaioen Abrami, eta erran cioen: Lur hau emanen diotet çure ondoreei. Eta Abramec leku hartan alchatu cioen aldare bat Jaunari, ceren han aguertu baitzitzaioen.

8. Eta handic iraganic mendi batera, Betheldic iguzqui-sorthaldera cenera, han jarri çuen bere olha, Bethel çuela iguzqui-sarcera eta Hai iguzqui-atheratzera: han ere alchatu cioen aldare bat Jaunari, eta dei eguin cioen haren icenari.

9. Guero Abram goan cen aitzinat, urrunago jotzen çuelaric hegoaldera.

10. Bainan gosete bat eguin cen toqui hartan: eta Abram jautsi içan cen Eguiptora, han ibilcecotzat, ecen gosetea nausitua cen herrian.

Jenesa 12