11. Eta erran içan çuen: Lurrac ekar betza belhar ferdeac eta hacia emanen dutenac, eta çuhamu fruitu ekarleac, emanen dutenac ceinac bere motaren arabera fruitua, eta haren barnean hacia içan bedi lurraren gainean. Eta hori hola içan cen.
12. Eta lurrac ekarri cituen belhar ferdeac eta hacia ematen çutenac ceinac bere motaren arabera, eta çuhamuac fruitu ematen çutenac haciarequin ceinac bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen hori ona cela.
13. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen hirugarren eguna.
14. Jaincoac erran çuen berriz ere: Ceruco orcian içan beitez arguiçaguiac, eta gauetic eguna berez beçate, eta balia beitez seinaletzat demboren, egunen eta urtheen eçagutarazteco.
15. Distira beçate ceruco orcian, eta argui beçate lurra. Eta hala eguin içan cen.
16. Eta Jaincoac eguin içan cituen bi arguiçagui handi: bata handiagoa egunari buruz jarcecotzat: eta bercea ttipiagoa gauari buruz jarceco: eta içarrac ere eguin içan cituen.
17. Eta eçarri içan cituen, ceruco orcian lurraren gainera argui ceçatençat,
18. Egunari eta gauari buruz jar citecençat, eta arguia ilhumbeetaric berez ceçatençat. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.
19. Eta arratsetic eta goicetic eguin içan cen laugarren eguna.
20. Jaincoac erran çuen berriz: Urec eman betzate arrain biciac eta hegastinac lurraren gainean ceruco orci-pean.
21. Eta Jaincoac eguin içan cituen arrain handiac, eta urec cein bere motetan eman cituzten abere bici eta higuitzen diren guciac, eta hegastin guciac cein bere motaren arabera. Eta Jaincoac ikusi içan çuen ona cela hori.