Isaiasen Profecia 9:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Erori dira adrailuac; bainan harri picatuz eguinen ditugu etcheac; sicomorac ebaqui dituzte, bainan cedroac emanen ditugu ordain.

11. Eta Jaunac populu horren gainera jaicaraciren ditu Errafinen etsaiac, eta tarrapatan eracarriren ditu haren etsaiac,

12. Siriarrac iguzqui-haicetic eta Filistindarrac mendebaletic; eta aho betheca iretsiren dute Israel. Horiec oroc ez dute jabaldu Jaunaren hasarrea, bainan hedatua da oraino haren escua.

13. Eta populua, jotzen çuenaren gana ez da bihurtu; eta armadetaco Jauna ez dute bilhatu.

14. Eta Jaunac Israeldic egun batez ebaquiren ditu burua eta buztana; manupecoa eta aitzindaria.

15. Çahar eta ohoratzeco dena, hura da burua; eta profeta gueçur-irakaslea, hura da buztana.

16. Eta populu hura dohatsu derratenac, enganatzaile batzu içanen dira; eta dohatsu aiphatuac, hondatuac içanen dira.

17. Hargatic Jauna ez da arraituren Israelgo gazteriaren gainean; eta urricalduren etzaiote hango umeçurz, alhargunei; ceren diren oro aleguiacari tzar batzu, eta çoroqueriaric baicen ez derasatelacotz aho guciec. Horiec oroc ez dute jabaldu, Jaunaren hasarrea, bainan oraino hedatua dago haren escua.

Isaiasen Profecia 9