7. Horien gatic huna non Jaunac erakarrico dituen horren gainera, Asiriarren erreguea eta haren armada gucia, hala-nola hibai bateco urqueta gaitz eta muthiria, ceina igaiten baita hegui gucien gainera, eta fharrastaca baitoha haren bazter gucien gainetic.
8. Eta Judea gaindi goanen da oro estaliz, eta iragaitean ura lephoraino ekarriz; eta bere hegalac hedaturen ditu çure lurraren çabaltasunaren bethe, oi Emanuel.
9. Bil çaitezte, populuac, eta garhaituac içanen çarete; urruneco lur guciac, adi çaçue, hazcar çaitezte eta garhaituac içanen çarete; har çatzue soinera harmac, eta garhaituac içanen çarete;
10. Asmuac eguizquitzue, eta eceztatuac içanen dira; erraçue hitz bat, eta ez da eguinen; ceren gurequin baita Jaincoa;
11. Ecen huna cer erran darotan Jaunac, bere escu hazcarraz banindaduca beçala irakatsi darot ez nindadien goan populu horren bideaz, cioelaric:
12. Ez beçaçue erran: Cinharcea! Alabainan populu horrec derabilzcan elhe guciac dira cinharce bat. Cerc-ere icitzen baitu hori, ez içan beldur beraz joa, eta ez lotsa.
13. Armadetaco Jaunari bakarric bihur dioçoçue saindutasuneco aithorra; hura bakarric içan bedi çuen lotsagarri, eta bakarric çuen lazgarri.
14. Eta hura çuençat içanen da sainduesgarri; aldiz Israelgo bi etcheençat, behaztopa-harri eta trebuca-harri; eta Jerusalemen daudenençat, arte bat eta hequien xahugarri.
15. Eta hequietaric asco behaztopatuco, eta erorico, eta phorroscatuco dira; eta artean sarthuco, eta atzemanac içanen dira.
16. Loth çaçu ene errana, eta ene leguea ciguilatua iducaçu ene dicipuluetan.
17. Eta nic iguriquiren dut Jauna, bere beguithartea Jacoben etcheari gordetzen dioena, eta egonen naiz haren beguira.