Isaiasen Profecia 8:18-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Huna ni eta ene haurrac, Jaunac eman darozquidanac, içan gaitecen, Siongo mendian dagoen armadetaco Jaunaren manuz, eçagutzari eta sendagaila batzu Israelen.

19. Eta errana içanen çaitzuenean: Argui çaitezte pithon eta aztietan, ceinec gurguriatzen baitute beren aztiquerietan: Populu bakotchac ez othe du bere Jaincoari galdatzen bicidunençat hilen ganic?

20. Çoazte hobequi leguera eta lekucotasunera. Ez badira solas horren arabera minçatzen, ez da hequiençat içanen goiceco arguia.

21. Eta hura iraganen da handic; eta jendea erorico da, eta goseteac hartuco du; eta gosetean, sephac hartuco du; eta madaricaturen ditu bere erreguea eta bere Jaincoa; eta beguiac emanen ditu goiti,

22. Eta beguiratuco du lurrera, eta huna atsecabe eta ilhumbeac, erkidurac eta hesturac, eta gau belça orotan, eta ecin itzurico da bere hesturari.

Isaiasen Profecia 8