Isaiasen Profecia 7:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta Jaunac erran çaroen Isaiasi: Çu eta Jasub, seme guelditu çaitzuna, çohazte Acacen bidera, gaineco arrainteguico ixtun burura, bolaçainaren landaco bidean.

4. Eta erranen dioçu: Çaude ixilic; beldurric ez içan, eta çure bihotza ez bedi ikara kea darioten bi itchindi muthur horien gatic; Siriaco erregue Errasinen eta Erromeliaren semearen iraquidura hasarreaz ez lotsa;

5. Ceren çure contra, çu galdu beharrez, batzarre eguin duten Siriac, Efraimec eta Erromeliaren semeac, diotelaric:

6. Igan gaitecen Judeara, jaçar dioçogun Acaci, hartaz nausi gaitecen, eta Judaren erdian Tabeelen semea eçar deçagun erreguetzat.

7. Hau dio Jainco Jaunac: Hequien asmua erorico da, ez da holacoric içanen.

8. Bainan Damas Sirian buruçagui eta Errasin Damasco buruçagui, hirur hogoi eta borz urthe oraino eta Efraim ez da guehiago populu bat içanen.

9. Eta Samaria içanen da Efraimen buruçaguia, Erromeliaren semea Samariaco buruçaguia. Ez balin baduçue sinhesten, erorico çarete.

10. Eta Jauna Acaci minçatu citzaioen oraino, cioelaric:

11. Çure Jainco Jaunari eçagutzari bat galda dioçoçu edo ifernu-çolan, edo ceru gainean.

Isaiasen Profecia 7