Isaiasen Profecia 66:12-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Ecen hau dio Jaunac. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraciren ditudan baquea hibai bat beçala, eta jendaien ospea, gaindica dihoan uharra iduri; hura edosquiren duçue; bulharrera ekarriac eta belhaunen gainean lausengatuac içanen çarete.

13. Nola ama batec lausengatzen baitu bere haurra, hala goço emanen darotzuet, eta sosegu hartuco duçue Jerusalemen galçarrean.

14. Ikusico duçue, eta boztuco da çuen bihotza, eta çuen heçurrac belharra beçala hacico dira; eta aguerico dira Jaunaren escua haren cerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizcoa etsaien gainean.

15. Ecen huna non ethorrico den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrac iduri du xirimola; bere hasarrearen iraquiduran heldu da sari bihurcera, su-garren erdian gaztigatzera;

16. Ceren Jaunac suarequin eta bere ezpatarequin arthiquiren baitu bere juiamendua haraguidun ororen gainera, eta Jaunac herrautsiren dituenac murruca içanen dire.

Isaiasen Profecia 66