Isaiasen Profecia 54:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bozcaria çaite, haurric eguiten ez duçun agorra; canta çatzu laudorioac eta eguizquitu bozcariozco oihuac, oi amatzen etzinena; ceren utzia denac haur asco içanen baitu, senharra duenac baino guehiago, dio Jaunac.

2. Çabal çaçu çure olha-toquia, eta heda çatzu çure etcholetaco larruac, ez guphidets; luça çatzu çure sokac, eta gogor çure ciriac;

3. Ecen escuin eta ezquer hedatuco çare; çure ondoregoac populuac içanen ditu primancetan eta betheco ditu egoiliarrez hiri mortu eguinac.

4. Ez içan beldur, ceren ez baitzare ahalcatuco, ez-eta gorrituco; ecen ez duçu ahalcatzequeric içanen, ahanciren baituçu çure gaztetasuneco ahalquiçuna, eta ez baitzare guehiago orhoituren çure alharguntasuneco laidoaz.

5. Alabainan çu eguin çaituena içanen da çure Jaun; haren icena da armadetaco Jaincoa; eta çure berreroslea, Israelgo saindua, deithuren da lur gucico Jaincoa.

Isaiasen Profecia 54