Isaiasen Profecia 53:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Norc gure erranean hartu du sinheste, eta ceini aguertua içan çaio Jaunaren besua?

2. Eta çuhamuxca bat beçala, eta lur agorreticaco ondo bat beçala iganen da haren aitzinean; ez du itchuraric, ez edertasunic; eta ikusi dugu, eta etzen beguicoa, eta haren irritsean guelditu gare.

3. Arbuiagarri eta guiçonetaric azquena, guiçon oinhacetsu eta gaitzaren berri çaquiena iduritu çaicu; eta haren beguithartea estalia beçala cen eta arbuiatua cen, eta hargatic ez dugu cerbaitençat iduqui.

4. Eguiazqui berac hartu ditu gure erkidurac, eta gure oinhaceac ekarri; eta guc iduqui dugu leguensu bat beçala, Jaincoac jo eta aphaldu duen bat beçala.

Isaiasen Profecia 53