Isaiasen Profecia 5:23-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Emaitzen ariaz gaixtaguina garbi atheratzen eta prestuari bere çucena kencen dioçuenei!

24. Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza.

25. Aria hortaz Jaunaren hasarrea biztu da haren populuaren contra; eta haren gainera hedatu du bere escua, eta jo du; eta mendiac ikaratu dira, eta jende hilac lohia beçala placen erdian guelditu dira. Horietan orotan haren hasarrea ez da jabaldu, bainan haren escua hedatua da oraino.

Isaiasen Profecia 5