Isaiasen Profecia 5:17-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta bildotsac alhatuco dira nahi duten beçala; eta mortu hequiec, berriz gorituac, arrotzen içanen dira haztoqui.

18. Çorigaitz gaixtaqueria hutsalqueriaco lokarriequin, eta bekatua orguetaco hedeac beçala herrestatzen ditutzuenei!

19. Ceinec erraten baituçue: Higui bedi, eta laster ethor bedi eguin gogo duena, ikus deçagunçat; hurbil bedi, ethor bedi Israelgo sainduaren asmua, eta jaquinen dugu cerica den.

20. Çorigaitz gaizquia onguitzat eta onguia gaizquitzat deitzen, ilhumbeac argui orde eçarcen, kiretsa goçoarençat eta goçoa kiretsarençat harcen ditutzuenei!

21. Çorigaitz ceronen beguietan çuhur eta ceronen idurira gurbil çaretenei!

22. Çorigaitz arno edateco botheretsu eta hordiqueriaco hazcar çaretenei;

23. Emaitzen ariaz gaixtaguina garbi atheratzen eta prestuari bere çucena kencen dioçuenei!

24. Horren gatic, nola su-lamac iresten baitu lastoa eta garraren beroac erretzen, hala hequien erroa hauts bilhacaturen da, eta hequien ganicaco hacia ilhaunac beçala içanen. Alabainan oin-pera arthiqui dute armadetaco Jaunaren leguea, eta burhoztatu Israelgo sainduaren hitza.

Isaiasen Profecia 5