7. Hau dio Jaunac, Israelen berrerosleac, haren sainduac, arbuiatua içan denari, populu gaitzetsiari, nausi direnen gathibuari: Erregueec ikusico çaituzte, buruçaguiac jaiquico dira eta adoratuco çaituzte Jauna gatic, ceren den cin bere aguincetan, eta Israelgo saindua gatic, ceinac baitzaitu hautatu.
8. Hau dio Jaunac: Ene gogaraco orduan ençun çaitut, eta salbamenduco egunean lagundu; çaindu çaitut eta eman populuarequilaco batasunaren ararteco, eraicaraz deçaçun lurra, eta goça primança irigoanac;
9. Eta estecan daudecenei erran dioçoçuten: Ilki çaitezte; eta ilhumbeetan direnei: Aguer çaitezte. Bide gaine-lan alhaturen dira, eta celhai gucietan içanen dira hequien alhapideac.
10. Ez dira ez goseturen, ez-eta egarrituren; beroac eta iguzquiac ez dituzte joco; ceren urricari dituenac hotsematen baitiote, eta ithur-uretan edaranen baititu.
11. Eta ene mendi guciac eçarrico ditut bide ordoqui, eta celhaituco ditut ene bidexca guciac.
12. Huna non heldu diren urrundic, eta huna batzu ipharretic eta itsasotic, eta berceac hegoaldeco lurretic.