13. Ceruac, lauda çaçue Jauna; lurra, bozcarioz jauz hadi; mendiac, errepica çatzue laudoriozco cantuac; ceren Jaunac goçacari ekarri dioen bere populuari, eta urricalduco çaioten bere behar gaixoei.
14. Eta Sionec erran du: Bazterrerat utzi nau Jaunac; Jaunac ahanci nau.
15. Ama batec ahanz othe deçaque bere haurra, ez içateco urricari bere sabeleticaco umea? eta harec ahanz baleça ere, nic halaric-ere çu etzaitut ahanciren.
16. Huna non itchuratu çaitudan ene escuen gainean; çure harrasiac ene beguien aitzinean daude bethi.
17. Ethorri dire berritzaileac; urratzen eta xahutzen cintuztenac ilkico dire çure erditic.