Isaiasen Profecia 48:7-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Orai dira eguinac, eta ez lehendanic; ez egun hau baino lehen, eta ez ditutzu aditu, beldurrez-eta erran cineçan: Huna nic eçagutzen nituela.

8. Ez ditutzu, ez aditu, ez eçagutu, ez-eta çure beharria etzen ordutic idequia; badaquit ecen hautsico duçula leguea, eta legue-hauslea çaitut çure amaren sabeletic deithu.

9. Ene icenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospea gatic balaztaturen çaitut, gal çaitecen beldurrez.

10. Suaz çaitut garbitu, bainan ez cilharra beçala; beharraren labean çaitut bereci.

11. Ene gatic, ene gatic eguinen dut, ez nadiençat içan burhoztatua; eta ez diot berce bati ene ospea utzico.

12. Adi neçaçu, Jacob, eta çuc, Israel, deitzen çaitudana: ni neroni, ni naiz lehena, ni azquena.

13. Ene escuac halaber asentatu du lurra, eta ene escuinac neurtu ditu ceruac; nic deithuco ditut, eta batean aguertuco dira.

14. Bil çaitezte guciac, eta adi çaçue: Idoletaric ceinec aitzinetic eçagutaraci ditu gauça hauquiec? Jaunac maithatu du Ciro; haren nahia Babilonan eguinen da, eta haren beso içanen da Caldean.

Isaiasen Profecia 48