Isaiasen Profecia 47:9-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Agortasuna eta alharguntasuna, horiec biac terrepentean eta egun batez ethorriren çaizquin gainera. Oro gainera erorico çaizquin, hire gaizquinquerien elemenia gatic, eta hire xarma-eguileen gogortasun gaitza gatic.

10. Hire tzarquerietan bahuen sinheste; erran dun: Ez da nihor ikusten nauenic. Hire çuhurciac eta jaquitateac, horiec haute enganatu. Eta hire bihotzean erran dun: Ni banaiz, eta nitaz landan ez da berce bat.

11. Gaitza ethorriren çain gainera, eta ez dun jaquinen nondic ilkitzen den; eta gainera erorico çain ecin jabalduco dunan çorigaitza; terrepentean ethorrico çain, eçagutu ez dunan erromeseria.

12. Athera hadi hire xarma-eguileequin eta hire gaizquinqueria gaztedanic erabili ditunan guciequin, ikusteco hean cerbait baliatuco çaizquinan, edo hean hazcarrago eguin haitaqueen.

Isaiasen Profecia 47