Isaiasen Profecia 45:9-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Çorigaitz bere eguileari jaçarcen dioenari! lurrezco baxera pusca! Buztinac baxereguileari erraten othe dio: Cer hari haitz, hire lanac ez dic plantaric?

10. Çorigaitz bere aitari erraten dioenari: Certaco aitatzen çare? eta bere amari: Certaco amatzen çare?!

11. Hau dio Jaunac, Israelgo saindu haren eguileac: Galda daroztatzue guertatuco direnac; bilha neçaçue ene haurrez eta ene escuetaco eguincez.

12. Nic eguin içan dut lurra, eta haren gainean guiçona nic creatu dut; ene escuec hedatu dituzte ceruac, eta nic eman ditut manuac hango armada guciari.

Isaiasen Profecia 45