Isaiasen Profecia 42:11-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Jaic beitez mortua eta hango hiriac: Cedarrec etcheetan eguinen du bere egoitza. Petrarrac, lauda çaçue Jauna; mendi-cascoetaric harico dira oihuca.

12. Jaunari bihurturen diote ospe, eta haren laudorioa goraqui erranen dute irletan.

13. Guerlari hazcarra iduri ilkiren da Jauna; guduco guiçonac beçala beroturen du bere karra, oihuz hasico da, deihadar eguinen du; bere etsaien gainean indar hartuco du.

14. Ixilic egotu naiz bethi, ez dut hitzic erran, jasancor içatu naiz; orai erditzen hari dena beçala minçatuco naiz; xahutuco, hondatuco ditut oro batean.

15. Mortu eguinen ditut mendiac eta munhoac, iharraracico ditut hequietaco sorho guciac, eta hibaietaric eguinen ditut irlac, eta agortuco ditut ur-maelac.

16. Itsuac eramanen ditut ez daquiten bide batetic, eta ibilaraciren ditut eçagutu ez dituzten bidexca batzuetaric; ilhumbeac hequien aitzinean arguitara aldaturen ditut, eta makurrac xuxenetara: hitz horiec eman diozcatet, eta berac ez ditut bazterrerat utzi.

Isaiasen Profecia 42