5. Çoaz, eta Ecequiasi erroçu: Hau dio Jaunac, Dabid çure aitaren Jaincoac: Ençun dut çure othoitza eta ikusi ditut çure nigarrac: huna non nic çure egunen gainera berhatuco ditudan hamaborz urthe.
6. Eta Asiriarren erregueren escutic atheratuco çaituztet çu eta hiri hau, eta nic gueriçatuco dut hau.
7. Berriz, hau içanen da çuretzat Jauna ganicaco eçagutzaria, Jaunac obratuco duela erran duen hitza:
8. Huna non nic itzala, ceina Acacen erloian iguzquitan marrac behera jautsi baita, hamar marraz bihurraracico dudan guibelerat. Eta iguzquia itzuli cen hamar marraz, jautsi cituen ozcac gora.
9. Judaco erregue Ecequiasen cantica, eritu eta bere gaitzetic sendatu cenean.
10. Nic erran dut: Ene egunen erdian jautsico naiz hobico athera. Bilhatu dut ene urtheen ondarra.