Isaiasen Profecia 27:11-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Agorteac xahutuco ditu hango uztac; emaztequiac ethorrico dira haren arguitzera; ecen hango populua ez da çuhurra; hargatic hura eguin duena etzaio urricalduren, eta hura jarri duenac ez dio barkaturen.

12. Eta hau guerthatuco da: egun hartan Jaunac joco du hibaiaren errecatic Eguiptoco uharreraino, eta çuec, Israelgo semeac, bat-banazca bilduac içanen çarete.

13. Eta hau guerthatuco da: egun hartan turuta handiac durrundaturen du, eta Asiriarren lurrean galduac cirenac eta Eguiptoco lurrera iraiciac cirenac ethorrico dira, eta adoratuco dute Jauna mendi sainduan Jerusalemen.

Isaiasen Profecia 27