1. Egun hartan Jauna bere ezpata gogor, handi eta hazcarrarequin ethorrico da Lebiathanen gainera, sugue hagaren gainera, Lebiathanen gainera, sugue carabilcatsuaren gainera; eta hilen du itsasoan den balea.
2. Egun hartan arno oneco mahastiac cantaturen ditu Jaunaren laudorioac.
3. Ni naiz Jauna, hura çaincen dudana; maiz urztatuco dut; beldurreceta bidegaberic eguin dioçoten, çaincen dut gau eta egun.
4. Sepharic ez da ene baithan: nor abiatuco da elhorria eta lapharra beçala ene sistatzen? Oinen azpian ibilico dut eta hambatequin su emanen diot.
5. Ala hobequi iduquiren du ene indarra? Baquea eguin beça enequin, baquea enequin eguin beça.
6. Jacobi oldar eguitera heldu direnen gatic, Israel loratuco da eta aldascatuco, eta haren haciaz betheco dute lurraren gaina.
7. Jaincoac jo othe du hura etsaiac jotzen çuen beçala? edo Israel hila içan othe da, hari hilca hari citzaioena beçala?