Isaiasen Profecia 2:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta Jaunac juiaturen ditu jendaiac eta açurriaturen asco populu; eta beren ezpatetaric eguinen dituzte goldeac eta beren lancetaric segac; jendaiac jendaiaren contra ez du alchaturen ezpata, eta ez dira guehiago guduca harico.

5. Jacoben etchea, çato, eta ibil gaitecen Jaunaren arguitara.

6. Alabainan, Jauna, hastandu duçu çure populua, Jacoben etchea, beihala beçala betheac direlacotz, eta Filistindarrec beçala asmaguinac içan dituztelacotz eta ume arrotzei iratchiqui baitira.

7. Hequien lurra urhez eta cilharrez bethea da, eta hequien ontasunceac ez du ondarric.

8. Eta hequien lurra bethea da çaldiz eta ecin-kondatuzco orga-lasterrez, eta bethea da idolaz; adoratu dute beren escuetaco lana; beren erhiz eguin içan dutena.

9. Eta guiçona gurtu, guiçona aphaldu da; ez bioçoçu beraz barka.

10. Harrian sar çaitezte, cilhoetan lurraz gorde çaitezte Jaunaren hasarreari eta haren maiestatearen ospeari.

Isaiasen Profecia 2