3. Munduco egoiliar, lurrean çaudezten guciac, eçagutzaria alchatua içanen denean mendien gainean, ikusiren duçue, eta ençunen turutaren durrundac;
4. Ceren hau baiterrat Jaunac: Phausaturen naiz, eta ene lekuan beguira egonen, egüerdico argui çoharra iduri, eta ihincezco lanhoa uztaroan beçala.
5. Alabainan aroa baino lehen loratu da mahats gucia; cirthoinduco da, eta ez onduco; pudac ebaquiren ditu aihenac; eta utzi dituzqueenac, moztuac eta arthiquiac içanen dira.
6. Eta mahastia egonen da mendietaco hegastinençat utzia, eta batean lurreco basabereençat; eta uda gucian han egonen dira ihiciac, eta neguan lurreco basabereac oro.
7. Orduan, armadetaco Jaunari emaitza bat ekarria içanen çaio ethendua eta erdiratua den populuaz; populu ikaragarriaz, ceina baino lazgarriagoric ez baita; jendaia iguri dagoen, iguri eta oincatua dagoenaz, ceinaren ibaiec larrutu baitute haren lurra; ekarria içanen da Siongo mendira, armadetaco Jaunaren icena deithua den toquira.