Hebrearrei 3:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, anaye sainduác, vocatione celestialen participant çaretenác, considera eçaçue gure confessioneco Apostolua eta Sacrificadore subiranoa, cein baita, Iesus Christ,

2. Ordenatu vkan duenarençat fidel dena: Moyses-ere haren etche gucian beçala.

3. Ecen hambatez haur Moyses baino gloria handiagoren digne estimatu içan da, cembatez ohore handiagotan baita etchea edifiçatu duena, ecen ez etchea bera.

4. Ecen etche oro norbeitez edificatzen da: eta gauça hauc guciac edificatu dituena, Iaincoa da.

5. Eta segur Moyses fidel içan da haren etche gucian cerbitzari beçala, guero erraiteco ciraden gaucén testificatzeco:

6. Baina Christ seme beçala da bere etchean: ceinen etchea baicara gu, baldin confidançá eta gloriatzen garen sperançá finerano fermu eduqui baditzagu.

7. Halacotz Spiritu sainduac erraiten duen beçala, Egun baldin haren voza ençun badeçaçue

Hebrearrei 3