18. Cer baliatzen da oficialeac cicelatu edo urthu duen molde eta itchura gueçurtia? eta halere oficialeac bere lanean sinheste badu, itchura mutu eguiten haritzeco.
19. Çorigaitz hainari ceinac çurari erraten baitio: Atzar çaite! eta ixilic dagoen harriari: Jaic çaite! Harri harec argui othe deçaque? Hara non den urhez eta cilharrez estalia; bainan den-gutieneco hatsic ez da haren sabelean.
20. Jauna ordean bere templo sainduan da; lurra oro haren aitzinean ixil egon bedi.