Filemoni 1:8-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Halacotz, Iesus Christean libertate handi badut-ere hiri eguimbide duanaren manatzeco:

9. Badere charitateagatic lehen othoitzez niagoc, hunelaco banaiz-ere, bainaiz Paul ancianoa, eta orain presoner-ere Iesus Christgatic.

10. Othoitzen aut bada neure seme Onesimo estecailluetan engendratu vkan dudanagatic:

11. Berce orduz ez hire probetchutaco içan denagatic, baina orain hire eta ene probetchutaco denagatic: cein igorten baitrauát.

12. Hic bada hori, erran nahi baita, ene halsarrac, recebi eçac.

13. Cein nic nahi bainuen neurequin eduqui, hire orde cerbitza nençançát Euangelioaren estecailluetan:

14. Baina hire vorondatea gabe eztiát deus eguin nahi vkan bortchaz beçala ezlicençát hire vnguia, baina gogo onezco.

Filemoni 1