Esther 7:7-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Erregue berriz, hasarretan jaiqui cen, eta barazcarico toquitic goan cen baratze çuhaitzez bethe batera. Aman ere xutitu cen Esther erreguinaren othoizteco bere biciarençat; eçagutu çuen ecic cer asturu çaducan erreguec harençat.

8. Erregue itzuli cenean baratze çuhaitsutic eta barazcarico lekuan sarthu cenean, atzeman çuen Amanec bere burua arthiqui çuela Esther etzana cen ohearen gainera, eta erran çuen: Cer erreguinari ere ene etchean, ene aitzinean borcha eguin nahi dio! Hitza erregueren ahotic atheratu orduco, Amani berehala estali çaroten beguithartea.

9. Eta Harbonac, erregueren cerbitzuan çaroen ebaquietaric batec erran çuen: Amanen etchean bada berrogoi eta hamar besoz gora den urkabe bat, xuxendu çuena Mardoqueorençat, ceina erregueren onetan minçatu baita. Erreguec ihardetsi çaroen: Hau urka çaçue hartaric.

Esther 7