2. Eta jaureguico atheetan ciren erregueren cerbitzari guciec belhaunaz lurrerat eguiten eta Aman adoratzen çuten; ecen erreguec hala manatu çuen; Mardoqueoc bakarric etzuen belhaunaz lurra jotzen ez-eta Aman adoratzen.
3. Jaureguico atheac çaincen cituzten erregueren muthilec Mardoqueori erran çaroten: Cergatic berceec beçala ez duçu beguiratzen erregueren manamendua?
4. Eta nola hori ascotan erran baitzaroten eta harec ez baitzuen nahi ençun, jaquinsun eguin çuten Aman, ikustea gatic hean bere hartan gogortuco cen Mardoqueo; hunec ecic erran çaroeten Juduetaric cela.
5. Amanec hori aditu çuenean eta froga eguin ondoan etzaroela Mardoqueoc belhauna lurreratzen eta etzuela adoratzen, sumindu cen gogorqui,