Esther 11:7-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Eta hequien oihuari, jendaia guciac subermatu ciren çucenen jendaquiari gudu emateco.

8. Eta egun hura içan cen ilhumbe, liscar, atsecabe eta hesturetaco egun bat, eta icialdura gaitz bat lurraren gainean cen hedatu.

9. Eta çucenen jendaquia çorigaitz handi cerbaiten beldurrean, nahasia eta heriotzeari beguira jarria çagoen.

10. Eta Jaincoari deihadar eguin çaroten; eta oihuz çaudecelaric, ithurri xume bat berhatu cen hibai handi bat eguiteraino eta ur hainitz igorri çuen.

11. Arguia eta iguzquia atheratu ciren; eta aphalac içan ciren goratuac eta iretsi cituzten handi cirenac.

12. Mardoqueoc hori ikusi eta ohetic jaiqui cen ondoan, gogoan cerabilcan cer eguin nahi othe çuen Jaincoac; eta buruan landatua çuen, amets horrec cer erran nahi othe çuen jaquiteco lehia.

Esther 11