Esdras 3:6-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Çazpigarren hilabetheco lehen egunetic hasi ciren Jaunari holocaustaren escaincen. Bada, Jaincoaren temploco asentuac etziren oraino eguinac.

7. Dirua eman çaroeten beraz harguinei eta harri-aphainçaileei; Sidondarrei ere eta Tiriarrei jatecoa, edatecoa eta olioa, Libandic Jopeco itsasora cedro çuren ekarceco, Persiarren erregue Ciroc manatu çaroeten beçala.

8. Bada, Jaunaren templora Jerusalemera ethorri cirenetic bigarren urthean eta bigarren hilabethean, Çorobabel Salathielen semea, Josue Josedequen semea, hequien anaietaricaco gaineraco apheçac, lebitarrac eta gathibutasunetic Jerusalemera ethorri ciren guciac, hasi ciren, eta Jaunaren lanari hotsemateco eçarri cituzten hogoi urthetaric goitico lebitarrac.

9. Eta Josue eta bere semeac eta anaiac, Cedmihel eta bere semeac, Judaco semeac guiçon bakar bat beçala, Henadaden umeac eta hequien seme eta anaia lebitarrac jarri ciren Jaincoaren temploco lanac eguiten cituzten languileen premiatzen.

Esdras 3