Esdras 1:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde.

7. Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac.

8. Bada, Ciroc Persiarren erreguec hequiec eman cituen Mithridates Gaça-barren semearen escuz, eta hunec kondatu çarozcan Sasabasarri Judaco buruçaguiari.

9. Eta huna cembat ciren: hogoi eta hamar urhezco gorgoila, mila cilharrezco gorgoila, hogoi eta bederatzi canibet; hogoi eta hamar urhezco xata;

10. Cilharrezco xatac bigarren lerrocoac, laur ehun eta hamar; berce uncietaric, mila;

11. Urhezco eta cilharrezco unci guciac, borz mila et laur ehun ciren. Sasabasarrec hartu cituen oro, Babilonaco desterrutic Jerusalemera igaiten cirenequin.

Esdras 1