4. Eta gaineraco guciec, edocein toquitan egon ditecen, lagunt beçate hura beren lekutic, cilharrez, urhez, ontasunez, aciendaz, beren oldetara ematen dutenaz berçalde Jaincoaren temploco, ceina Jerusalemen baita.
5. Eta Judaco eta Benjamingo aiten buruçaguiac, apheçac, lebitarrac eta Jaincoac izpiritua eraiqui çaroeten guciac jaiqui ciren, goateco Jaunaren templo Jerusalemen cenaren alchatzera.
6. Eta inguruetan ciren guciec lagundu cituzten beren cilharrezco eta urhezco uncitaric, ontasun, acienda eta pusquetaric, beren oldetara escaini cituztenez berçalde.
7. Ciro erregueac ere eman cituen Jaunaren temploco unciac, Nabucodonosorrec Jerusalemetic eraman eta bere jaincoaren temploan eçarri cituenac.