Erromatarrei 2:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Ignorantén instruiçale, haourrén iracasle, ceren baituc eçagutzearen eta eguiaren formá Leguean.

21. Hic bada bercea iracasten duanorrec, eure buruä eztuc iracasten: predicatzen baituc eztela ebatsi behar, ebaisten duc:

22. Erraiten baituc eztela adulterioric iauqui behar, adulterio iauquiten duc: idolác abominationetan baitadutzac, eurorrec sacrilegio eguiten duc.

23. Eta Leguean gloriatzen baitaiz, Leguea hautsiz Iaincoa desohoratzen duc.

24. Ecen Iaincoaren icena çuen causaz blasphematzen da Gentilén artean: scribatua den beçala.

25. Ecen eguia duc, circoncisionea probetchable dela, baldin Leguea beguira badeçac: baina baldin Leguearen hautsle bahaiz, hire circoncisionea preputio bilhatzen duc.

Erromatarrei 2