6. Eta ditugula dohain diuersac, eman içan çaicun gratiaren araura, edo prophetia, deçagun prophetiza fedearen proportionearen arauez:
7. Edo ministerio, garen administrationean: edo iracasten ari dena, den instructione emaile.
8. Edo exhortatzen ari denac, exhorta deçan: distribuitzen ari denac, distribui deçan simplicitatetan: presiditzen duenac daguian diligentqui: misericordia eguiten duenac, daguian alegueraqui.
9. Charitatea den fictione gabe: çareten gaitzaren gaitzetsle, vnguiari eratchequiac.
10. Anayetassunezco charitatez elkarren onhestera emanac: elkarri ohoratzera aitzincen çaitzatela.
11. Cerbitzu eguitera ez nagui, spirituz ardént, Iauna cerbitzatzen duçuela.
12. Sperançaz aleguera çaretelaric, tribulationean patient, orationean perseueratzen duçuela.
13. Sainduén necessitatetara communicatzen duçuela: hospitalitateari iarreiquiten çaitzatela.
14. Benedicaitzaçue çuec persecutatzen çaituztenac: benedicaitzaçue, diot, eta ez maradica.
15. Aleguera çaitezte aleguera diradenequin, eta nigar eguiçue nigarrez daudenequin.
16. Gogo batez bata berceagana affectionatuac çaretelaric: gauça gorác affectatzen eztituçuelaric, baina beheretara accommodatzen çaretelaric. Etzaretela çuhur ceuroc baithan.