Erromatarrei 11:8-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Scribatua den beçala, Eman vkan draue Iaincoac spiritu ithobat: eta begui, ikus ezteçatençát: eta beharri, ençun ezteçatençát egungo egunerano.

9. Eta Dauid-ec erraiten du, Berén mahaina arte bilha bequié, eta laço eta trebucamendu, eta haur pagamendutan.

10. Ilhun bitez hayén beguiac, ikus ezteçatençát: eta hayén bizcarra bethiere makur eçac.

11. Galdez nago bada, ala trebucatu içan dirade eror litecençat? Guertha eztadila: baina hayén erorteaz saluamendua Gentiletara ethorri içan da, hæy iarreiquitera incitatzeco.

12. Eta baldin hayén erortea munduaren abrastassun bada, eta hayén diminutionea Gentilén abrastassun: cembatez areago hayén abundantia?

13. Ecen çuey Gentiloy diotsuet, ni Gentilén Apostolu naicen becembatean, neure ministerioa ohoratzen dut:

Erromatarrei 11