Erran-Çaharrac 7:20-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Diru-çakuto bat hartu du berequin; ilhargui betheco egunean itzulcecoa da etcherat.

21. Asco solasez biribilcatu du, eta bere ezpainetaco lausengüez bildu du.

22. Jarraiquitzen çaio berehala, bitimatzat daramaten idia beçala, eta jaucica dohan bildotsa beçala; eta çoroac ez daqui estecara dela herrestatua,

23. Gueci batec cilha dioçon arteo bihotza; badoha hala-nola xori batec segadara hegaldaca eguin baleça, eta ez daqui haren biciaz dihoala.

24. Orai beraz, ene semea, adi neçaçu; atzarriric çaude ene ahoco solasei.

25. Çure gogoa ez bedi herrestatua içan emazte haren bideetara, ez becedi errebela haren bidexquetan;      

Erran-Çaharrac 7